Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Astekaria
Elena Silvestre Soriano. Korrikalaria

«Behobia sinbolo bat da hemen, eta luxua da korri ahal izatea»

Silvestrek zortzigarrenez egingo du Behobia-Donostia. 2011n egin zuen lehen aldiz, eta txundituta gelditu zen. Bitan izan da podiumean, baina onartu du aurten ez dagoela orduko sasoian.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2026/11/06

Zortzigarrenez egingo du Elena Silvestre lasterkariak Behobia-Donostia. Duela bi aste Donostiako 15K lasterketan gailendu zen, baina aitortu du ez dela bere sasoi onenean iritsi. Helburu argia du etzirako: lehen gipuzkoarra izatea eta lehen hamarren artean bukatzea.

Zergatik egiten duzu Behobia-Donostia lasterketa?
Txikitatik egiten dut atletismoa. Ni Teruelgoa naiz, eta 2010ean Donostiara etorri nintzen bizitzera unibertsitateko ikasketak bukatzeko. Kirola egiten nuen eta lasterketa hau oso ezaguna da hemen. Lehen urtean dortsal bat lortu nuen azken momentuan. Txundituta geratu nintzen lasterketarekin. Entzuna nuen aurrez, baina ez nuen ezagutzen. Ondoren, hemen geratu nintzen bizitzen, eta ordutik, egutegi aldetik egin badezaket, lehiatu egiten dut beti. Lehena 2011n egin nuen, eta aurtengoa nire zortzigarren Behobia izango da.

Nola iritsi zara aurtengo Behobiara?
Ez naiz beste urte batzuetan bezain ondo iritsi. Behobiako podiumean bitan izan naiz, baina uste dut ez nagoela orduan nintzen sasoian. Duela urte eta erdi ama izan nintzen eta nire bizitza zeharo aldatu da. Bestalde, Behobia prestatzeko helburua nuen aurten, baina ekainean erorketa bat izan nuen lasterketa batean, eta lesioagatik hamaika astez geldirik izan nintzen. Hortaz, prestaketa garaia atzeratu behar izan nuen. Ez naiz gaizki iristen, baina ez nago sasoi onenean.

Sasoi onenean ez iristeko, Donostiako 15K lasterketa irabazi zenuen bosgarrenez urriaren 25ean.
Ez da gaizki iristen naizela, baina erorketagatik berandu entrenatzen hasteak asko baldintzatu nau. Aste batzuk faltako zaizkit puntu onenean iristeko, baina dagoenarekin egingo dut aurrera.

Zein helbururekin aterako zara?
Kanpotik datozen lasterkarien parte hartzeak lasterketa baldintzatzen du. Momentuz ez dut parte hartzaile guztien gaineko informaziorik, baina badakit nire klubetik, Oyshotik, bost pertsona datozela. Eliteko lasterkariak dira, eta haietakoren bat atzean uzten badut pozik izango naiz. Atleta horien parte hartzearekin zaila izango da podiumean sartzea, garesti egongo da aurten. Lehen gipuzkoarra izan nahiko nuke, eta lehen bosten edo hamarren artean bukatzen badut oso pozik egongo nintzateke.

Zer da Behobia zuretzat? Zerk egiten du Behobia berezi?
Lasterketak sona handia du hemen. Atletismoa ez da futbola, jendeak ez ditu lasterketak jarraitzen, baina Behobia denen ahotan dago. Parte hartzen dugunontzat motibazio gehigarria da hori. Badakizu egunerokoan jarraitzen ez zaituen jende horrek egun horretan ikusten zaituela. Behobia sinbolo bat da hemen, eta korri ahal izatea luxu bat da. Jende askok galdetzen dizu nola zauden, eta sozializatzeko modu bat da hori. Niretzat oso garrantzitsua da Behobia hemen duen balioagatik. Podiumean izan naizenean esperientzia ikaragarria izan da.

Errenterian bizi zara. Berezia al da herritik pasa eta jendez lepo dagoela ikustea?
Ibilbide aldaketarekin Errenteriatik pasatzen da lasterketa, eta hoberako izan dela uste dut. Jendea herrian kalera ateratzen da. Errenterian bizi naiz nire bikotekidea hemengoa delako. Hark ere korri egiten du. Behobian emakumeak gizonak baino bost minutu lehenago ateratzen gara. Nire bikoteak pasa izan nauenean, Errenterian izan da askotan, eta behin gure etxearen parean harrapatu ninduen.

Mota eta distantzia askotako lasterketak egiten dituzu. Zeinetan moldatzen zara ondoen?
Bizitza guztia daramat atletismoa egiten, eta abiadurako probak izan ezik, askotariko lasterketak egin ditut: 1.500, 3.000, 5.000 eta 10.000 metro, maratoi erdia eta maratoia. Urteen poderioz distantziak handitzen joan naiz. Ibilbide guztian zehar egindako markak ikusita, distantzia luzeetan moldatzen naiz ondoen, eta maratoia da marka onena dudan modalitatea.

Atletismoaren gorenean zaude, baina ez zara korri egitetik bizi. Nola uztartzen dituzu zuk lana, familia eta atletismoa?
Antolaketa ez da erraza, zaila da denera iristea. Eguneroko antolaketa planifikatua izan behar duzu, eta atseden gutxi hartzen dut. Nire bikotekidea ere lasterkaria da, eta horrek laguntzen du beste pertsonak uler dezan zuk ere denbora atera behar duzula lasterka egiteko. Bioi gustatzen zaigu korri egitea, eta ulertzen dugu gure bizitzaren parte dela. Enpatia dugu bestearekiko. Ez naiz hemengoa, eta nire familia ez dago hemen gu laguntzeko, baina nire amaginarrebak asko laguntzen gaitu, bera gabe zaila litzateke antolatzea. Horrez gain, motibazioa behar da, eta hori entrenamendu taldeari eta Errenteriako eta Lezoko kideei zor diet.

Nolatan hasi zinen atletismoan?
Zaletasuna familiatik datorkit, nire ahizpa ere atleta baitzen. Atleta profesionala izan da urte luzez, eta erretiroa hartua du jada. Nire ahizpa helduak korri egiten zuenez, niri ere apuntatu ninduten. Ni ez nintzen besteengandik bereizten, baina gustatzen zitzaidan, eta praktikatzen jarraitu nuen. Atletismoan genetikak pisu handia du, baina jarraitutasuna eta lana ere garrantzitsuak dira. Nik jarraitu nuen, eta emaitzak lortu ditut nire ahizpak zuen genetika izan gabe.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.