Don Boscoko irakasleek A11ko greba babestu dute
Besteak beste, etxebizitza eskubidea herritar denei bermatzeko eskatuko du greba orokorrak.
Don Bosco LHIIko irakasleek Azaroaren 11ko greba babestu dute. Azaroaren 11ko greba orokorra babestu dute Don Bosco LHIIko irakasleek. Babes hori adierazteko, argazkia egin zuten atzo ikastetxearen eraikin aurrean deialdiarekin bat egin duten irakasleek.
Pobretzea eta errentismoaren kontra, eta Euskal Herrian etxebizitza eta soldata duinak denontzat eskatzeko deitu du kalera euskal gehiengo sindikalak, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu areak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Eguerdian hiriburuetan daude deituta manifestazioak, Donostian 12:30ean abiatuko da Pio XII plazatik. Arratsaldean berriz, Errenteria-Oreretan 18:00etan egingo dute manifestazioa, Herriko Plazatik abiatuta.
