Elkarrizketaren Plaza: hizketa eta pentsamendu kolektiboa trebatzeko
Helduei begirako bost saioa antolatu ditu Lekuona Fabrikak, hitz egin, entzun, galderak egin eta pentsamenduaren gaitasunak lantzeko.
Adin ezberdinetako helduak hizketan eta pentsatzen jarri nahi ditu Elkarrizketaren Plaza dinamika berriak, hitz egin , entzun, galderak egin eta pentsamenduaren gaitasunak landuko dituzte gehienez ere 25 laguneko taldeetan. Iniziatibaren atzean, Lekuona Fabrika, eta saioak dinamizatzeko ardura, berriz, Jakinmin Praktika Filosofikoen Elkarteko kide bat.
Pentsamendu eta adimen kolektiboa praktikaren bidez trebatuko dute parte hartzaileek. Hala, saioetan pentsamendu kritikoa, sortzailea eta arretatsua landuko dituzte: “Arretaz entzun, norberaren ideiak adierazi, beste ikuspegi batzuk ulertzen saiatu, galderak egin, argudiatu eta pentsatzen dugun hori berrikusteko espazioa izango da plaza berria”.
Saio bakoitzean arlo ezberdinetako sortzaile, artista edo aditu bat izango du gonbidatu.
Jakinmin elkarteak urteak darama Lekuona FAbrikan saioak egiten. Besteak beste, filosofiaren plaza dinamizatzen du 2021-2022 ikasturteaz geriztik 9-12 urte arteko haur eta gaztetxoekin. Helduei begirako hainbat jarduera ere egin ditu denbora tarte horretan.
Saio guziak Lekuona Fabrikan izango dira ostiral arratsaldez, 18:00etatik 19:00etara. Saioak ondoko egunetan egingo dituzte; hilaren 20an; abenduaren18an; urtarrilaren 22an; otsailaren 19an; eta martxoaren 19an.
Egutegia
