Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
ASTEKARIA

Ibilbidearen erdian, elkartasunari arnas

Elkartasunari tartea egingo dio asteburuan Gabierrotak aurten ere. Behobia-Donostia lasterketa baliatuta, Laguntasuna Auzo Elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu Aita Mari proiektuaren alde.

Txanponak jasotzeko olan urdina Gabierrota auzoan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/11/06

Elkartasunaren plaza izango da Gabierrota auzoa enegarrenez. Behobia-Donostia lasterketarekin bat eginez, asteburu osoan jarduerak antolatu ditu auzo horretako Laguntasuna Auzo Elkarteak; jasotako guztia Aita Mari Itsas Salbamendu proiektura bideratuko du. Aurtengoan, baina, egitaraua xumeagoa izango dela azaldu du Victor Gomez Vega auzo elkarteko kide eta elkartasun jardueren antolatzaileak: «Gauza gutxiago antolatuko ditugu aurten, baina egiten ditugun horiek eraginkorrak izatea nahi dugu, betiere ahaztu gabe helburua elkartasuna dela eta oso gurea sentitzen dugun Aita Mari proiektua babestea».

Egitarau horren atzean 60 lagun ari dira boluntario lanetan; 2019an antolatu zuten lehenengoz Aita Mari laguntzeko elkartasun asteburua eta atxikimendua oso handia dela aitortu du Gomezek. «Gure egutegian seinalatuta dago Aita Mari proiektuak zirrara handia eragin duelako auzotarren artean hasieratik; beti dago jendea lanerako prest», esan du harrotasunez.

Migrazioa erdi-erdian jarri du Gomezek, «ezin dugu migranteen errealitatea eta bizi duten egoera ahaztu, ikaragarri gordina da». Aita Marik egiten duen lanari aitortza, Gabierrotakoak: «Auzolanean sortutako proiektua da Aita Mari, gure-gurea, Euskal Herrikoa, eta lan itzela egiten du itsasoan biziak salbatzen. Migranteena arazo globala da, denen kontua da. Gu Gabierrota gara, Orereta, hondar ale bat baino ez, baina gure txikitasunetik eragin dezakegu». Sinistuta azaldu da Gomez ezinbestekoa dela jendartetik eragiten hastea, «bakoitzak gure alea jartzea, txikia bada ere».

Auzotarrentzat erreferente bihurtu da elkartasun jarduera, baina ez soilik bertakoentzat. «Herriko jendeak edota Donostiakoak galdetzea ea aurten ere antolatuko dugun elkartasun asteburua, ekarpena egitera etorri nahi duelako, oso handia da guretzat; jendeak lagundu nahi du».

11 kilometroan elkartasun olana

Asteburu osoko egitarauak bilketa handia eman zien iaz, «ia 6.000 euro jaso zituen Aita Marik». Ekarpen oro ezinbesteko arnasa du proiektuak Mediterraneoan lanean jarraitu ahal izateko. Boluntarioen lanari esker lortzen dute jarduera solidarioa egitea, musu-truk ekitaldietan parte hartzen dutenei eta kolaboratzaileei esker, eta horiei guziei esker ona adierazi die Laguntasuna elkarteko kideak. «Errenteriako Udalari zein kolaboratzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu, haiei esker egin dezakegulako elkartasun asteburua; beraiek egiten diguten ekarpena itzela da».

Kolaboratzaileei esker ona, eta lasterkariei eskaera: «Esfortzu txikia egiteko eskatu nahi diegu, eta soinean eraman dezatela euro bat gure auzo paretik pasatzen direnean ekarpena egin dezaten jartzen dugun olan urdinera txanpona botata». Mediterraneo irudikatzen duen olan urdina jartzen dute errepidearen albo batean, Gabierrotako gasolindegi zaharra zegoen lekuaren parean. Puntu hori, Gabierrota, Behobia-Donostia lasterketaren erdian da, 11. kilometroan. «Mediterraneoa migranteen bidearen erdian da, baina aurrera segi behar dute, eta horretan lagundu nahi dugu guk».

Antolatutako ekitaldietara bertaratzera deitu dituzte auzotarrak, baita auzotik kanpokoak ere: «Asteburu polita izango da, maitasunez eta gogoz egiten dugu antolatutako guztia datozenek goza dezaten, eta Aita Mari proiektua laguntzeko».

Pintxo potea, bingoa eta musika

Bihar (larunbata) eta etzirako antolatu ditu Laguntasuna Auzo Elkarteak elkartasun jarduerak. Arratsaldez izango dira larunbatekoak, eta «arrakasta handia» duen bingoarekin hasiko dute egitaraua; 16:30ean izango da zentro zibikoan. Musikak eta jatekoek hartuko dute lekukoa, eta 19:00etan pintxo-potea egingo dute gasolindegian jarriko duten txosnan, Rockalean taldeak auzoa girotzen duen bitartean. Luis Mari Moreno Pirata musikari handia Gabierrotakoa da, eta ekarpena egingo dio bere taldearekin elkartasun jardunaldiari.

Igandean, Behobia-Donostia lasterketaren egunean, goizez antolatu dituzte jarduerak. 11:00etan hasita Nokonok kontzertua emango du, eta ordubete geroago, berriz, Lagumen taldea ariko da. Gasolindegian izango dira biak, eta txosnaren bueltan Euskal Parrillaren produktuak dastatzeko aukera izango da. «Jende ugari etortzen da lasterketa gure auzotik jarraitzera, eta aukera paregabea dute kirolarekin gozatu bitartean, musika entzun, txosnara gerturatu eta ekarpena egiteko».

Formatu handian edo txikian, Mediterraneoa eta migranteen egoera gordina erdigunean jarriko du Gabierrotak lasterketaren harira, eta berriro izango da elkartasunaren eta eskuzabaltasunaren epizentro. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.