Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Urdaburu elkartearen egunean mendi irteera eta bazkaria

Hilaren 29an igandearekin ospatuko du Errenteria-Oreretako mendizale elkarteak bere egun handia.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/11/06

Ez ditu egun sentiak lo harrapatuko Urdaburu Mendizale elkarteko kideak. Urte osoan izan dute agenda lepo, mendi irteerak, ipar martxa zirkuituak, argazki emanaldiak, erakusketak… mendizale finak dira, baita langileak ere, zalantzarik ez da horretan. Oraingoan Urdabururen Egunarekin dator elkartea; azaroaren 29an ospatuko dute, igandearekin.

Izena eta izanari zor, mendi irteera egingo dute lehenik. Irteera horretan hainbat aukera eman ditu elkarteak, hiru txango ezberdin egingo dituelako- Helduen txangoa Ergoien, Urmendi, Munagirre (781), Oianleku, Pilotasoro pasata, abiapuntuan bukatuko dute. 15 kilometro dira denera eta 800 metroko desnibela du; bost ordukoa izango da irteera. Horretara joateko 08:00etan egin dute hitzordua Zumardian. Autobusean aldatzeko arropa uzteko aukera izango da.

Gurasoen txangoa ere izango da. Horiek Listorreta-Urdaburu_listorreta irteera egingo dute. Irteera, Niessengo autobus geltokitik 08:00etan egingo dute. Eskolartekoen sailean ibiltzen diren haurren gurasoentzako txangoa da hori, eskolartekoen ibilbide eta ordutegi berak izango ditu. Eskolartekoak aurretik joango dira begiraleek lagunduta, eta gurasoak atzerago. Tontorrean elkartu eta elkarrekin egingo dute jaitsiera. Eskolartekoek Orereta IKastolan eman beharko dute izena parte hartzeko hilaren 11 baino lehen, eta bertan adierazi beharko dute bazkaltzen geldituko diren edo ez.

Izan ere bazkaria egingo dute mendi bueltak bukatuta Tolare jatetxean. Menua ere azaldu du Urdaburuk. Helduek aArraundi menua izango dute aukeran: Urdaiazpiko iberikoa, zainzuriak maionesarekin, bakailaoz beteriko piperrak pikilo saltsarekin, ganba eta baratxuri fresko nahaskia, txahal koskorra gisatua barazka saltsan eta moka tarta marrubi pure finaren gainean izozkiarekin. Prezioa, 20 euro edaria eta kafea barne.

Haurren menua, berriz: espagetiak, eskalopea, izozkia, ura, freskagarria eta ogia; prezioa, 10 euro.

Hirugarren txangoa, txikiena izango da. Edozein haurrek hartu dezake parte beti ere heldu batek lagunduta. Irteera ordua 09:00etan izango da Susperregin eta norbera bere kabuz bertaratu beharko da.  Susperregi-Urdaburu_Susperregi ibilbidea egingo dute hirugarren txangokoek, eta Urdaburu tontorrean eskolartekoekin elkartu eta denak batera jaitsiko dira Susperregiraino.

Helduen txangoan izena emateko (klik hemen), Gurasoen txangoan izena emateko berriz, klikatu hemen;  eta Txikien txangoan parte hartzeko klikatu hemen. Bestela Izena eman nahi elkartean ere egin dezakete astearte eta ostegunean 19:00etatik 21:00etara edota 943527879 telefonora deituta, egun eta ordu berean.

Bazkaria ordaintzeko Laboral Kutxako  ES73 3035 0011 25 0110061096 edo Kutxabankeko  ES03 2095 5064 81 1061054614 kontu korronte zenbakietan egin beharko da sarrera kontzeptu gisa Urdaburu eta izen abizena jarrita.

Irteeran edo bazkarian izena emateko azken eguna, hilaren 18a izango da, eta mendi irteeretan zein bazkarian parte hartzeko eman beharko da izena. Plza kopurua mugatua dela azaldu du elkarteak, eta hortaz,, bazkideek lehentasuna izango dutela.ango da soilik mendi irteeran parte hartzeko, baita soilik bazkaria joateko ere mendi irteeran parte hartu gabe.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.