A11 grebaren jarraipena zuzenean, Zintzilik irrati librearekin
Zintzilik Irratiak, Azaroaren 11ko Greba Orokorraren jarraipen berezia egingo du zuzenean.
Txupinazo festa egingo du Zintzilik Irratiak hialren 21ean, txupinazoaren zuzeneko emanaldiarekin. Zintzilik Irratiak, Azaroaren 11ko Greba Orokorraren jarraipen berezia egingo du zuzenean. Saio bereziak egiten ditu beti irrati libreak halakoetan. Goizeko 10:00etatik aurrera, egunaren nondik norakoen eta balorazioaren berri emango dute, hainbat eragilerekin elkarrizketak egingo dituzte eta Euskal Herriko zein estatuko beste lurralde batzuetako irratiekin konexioak ere egingo ditu irrati libreak..
Grebaren testuinguruarei erreparatu dio Zintzilikek, “etxebizitza duina izatea oinarrizko baldintza da bizitza duina izateko, baina sistema honek gutxiengo baten negozio itzel bihurtu du guztiontzako eskubidea izan beharko lukeena”.
Saioa 10:00etatik 14:00etara emitituko da, FMko 100.0 frekuentzian eta webgunean (klik hemen).
Herritarren parte-hartzea sustatzeko, telefono-linea bat ere jarriko dute martxan. Horrela, nahi duen orok bere iritzia, bizipenak eta aldarrikapenak zuzenean helarazi ahal izango ditu; 943 527 407 telefono zenbakira deitu behar dute. Zintzilikek herritar guztiak deitu ditu irrati librearen bidez greba egunaren jarraipena egitera.
