Abereei tratamenduak emateko harrapalekua eraiki dute Añarben
Añarbeko komunalean mendi publikoetan bazkatzen duten abereei beharrezko tratamenduak emateko baliatuko dute abeltzainek.
Abereak kudeatzeko harrapaleku berria, AñarbenHerri Bizia Mwendi publikoetan bazkatzen duten abereek beharrezko osasun tratamenduak jaso behar dituztela ezartzen dute Osasun arauak eta Gipzkzoako Mendiei Buruzko Arauak, gaixotasun infekzioso kutsakorrak eta parasitoek eragindakoak prebenitzeko. Hori horrela, eta kontuan hartuta Añarbeko herri onurako mendiko larretan bazkatzen dutela hainbat barek, horiek maneiatzeko harrapalekua eraiki dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak.
Malbazarko Otsarte eremuan eraiki dute eta intsalaziora bi erakundeek 25.000 euroko diru zatia bideratu dute.
Instalazio berriaren erabilera arduratsua egin dezatela eskatu die udalak abeltzainei.
Orain arte ur askak,m pasabide kanadiarrak, baso eremuak babesteko hesiturak eta larreetako belar sastrakak txikitzeko lanak egin dituzte eremu horretan.
Gaur gaurkoz 400 ardi, 10 behor, 4 behi eta zezen 1 daude erregistratuta Añarbeko herri onurako mendiko larretan bazkatzeko baimenarekin. Zortzi abeltzainenak dira eta MAlbaza, Aldutra eta Igantzi mendiguneko larreak erabiltzen dituzte.
