Bi txapelak etxera EPLEko pilotariek
Hogei urtean lehen aldiz lortu du EPLEk Gipuzkoako Txapelketako Ohorezko Mailako txapela; Trinketeko eskuz binakako Lehen Mailan ere garaipena.
Ibon Taberna eta Eneko Sorondo txapela soinean.EPLE
Biribila izan da asteburua EPLEko pilotarientzat. Bi final jokoan, eta bi txapelak soinean itzuli dira Errenteria–Oreretako klubekoak etxera. Garrantzitsuak oso bi garaipenak EPLErentzat, eta lehian aritu diren pilotarientzat, noski.
Ohorezko Mailako Eskuz Binakakoa Atano III pilotalekuan jokatu zituzten larunbatean. Errenteriako taldean Santxo eta Aranguren eta parean, Tartaloetxeko Sukia eta Elizegi. Garaipena argia etxekoentzat, 22-11 utzi baitzuten markagailua.
Hasiera maldan gora Errenteria-Oreretako klubeko bikoteak 0-4ko partziala Tartaloetxeren aldekoa, hortik aurrera baina, ohiko mailan aritu ziren EPLEkoak nabarmen garaitzeraino. Santxo eta Arangurenen txapelketa akasgabea, zortzi garaipneen, eta galdutako partidarik ez, gorenean uneoro. Ezr gutxi gehiago esan daiteke.
Garaipena gozoa oso. EPLE elkartearen sorreratik, 2006an izan zen hori, eta EPLE Kirol Kluba (2016an) ondoren, lehen aldia da 20 urtean klub horrek Ohorezko Mailan Gipuzkoako Txapelketa irabazi duena, “garaipena urte luzeetako lanaren emaitza eta sari da”, adierazi dute EPLEko arduradunek.
Asteburuan jokatu den finaletako bat zen eskuz binakako Ohorezko Mailako hori, ez bakarra ordea. Trinketeko Lehen Mailako eskuz binakako finala jokatu zuten Iruran. Bertan ere garaipena, Taberna eta Sorondok osatutako bikoteak 40-26 irabazi zuen, Mundarroko Barandiaran eta Gurutzealde bikotea8-1 aurrea hartu zuten EPLEkoek, berdinketa lortu bazuten ere Mundarrokoek zortzira.
Hortik aurrera EPLEkoek alde jarri zuten partida azken markagailura heldu arte. Tabernak ohikoa duen joku erreitmoa ezarri zuen partida osoan, eta erritmo horri bikain erantzun zion Sorondok. Garaipen garbia eta merezia zalantzarik gabe EPLEkoena.
Behin bi ezkero, hirugarrena ia seguro. EPLEkoek hala dela erakutsi dute, hirugarren garaipena ere heldu delako asteburuan. Honakoan Trinketeko Larruzko Paletan finalaurrekoa garaitu dute EPLEko Telmo Astrain eta Yorelek. Euskal Jolas taldeko pilotariak aurrez aurre izna zituzten eta 40-33 irabazi. Datorren asteburuan jokatuko da finala, zehaztu gabeko trinkete batean; kontrarioak bai, horiek zehaztuta dira: Gazteleku klubko pilotariak.
