[Errenteriarren sailkapenarekin] Elena Silvestre Soriano eta Alberto Franco Garcia errenteriar azkarrenak
Behobia-Donostia lasterketaren 61. ekitaldian 410 errenteriarrek hartu dute parte eta horietatik 386 heldu dira helmugara lasterketa osatuta.
Elena Silvestre, atzo lasterketan Elena Silvestre Soriano eta Alberto Franco Garcia izan dira errenteriar azkarrenak Behobia_Donostia lasterketaren 61. ekitaldian. Denera Errenteria-Oreretako 410 lasterkarik hartu zuten parte lasterketa entzutetsuan eta horietatik 386k lortu zuten osatzea helmuga igarota. Hortaz 24 izan ziren lasterketa hasi bai, baina uneren batean utzi zutenak.
Errenteria-Oreretako lasterkarien podiuma, antolatzaileek emandako datuen arabera,ondokoa:
Emakumeetan
- Elena Silvestre Soriano 1:17:46
- Leire Juanbeltz Mitxelena 1:29:21
- Marian Vegas Gomez 1:35:52
Gizonetan
- Alberto Franco Garcia 1:07:58
- Xabier Lukin Dominguez 1:08:25
- Unai Moriones Salaberria 1:11:10
Errenteria-Oreretarren sailkapen osoa ikusteko egin klik hemen

