Gabonetako kanpaina "handira" nahi du PSE-EEk
Argi pizte handia proposatu du alderdi sozialistak kultur eragileekin batera, deszentralizatutako egitaraua, eta jarduera gehiago auzo eta kaleetan.
Gabonetako argiak.PSE-EE Gabonetako kanpaina handira antolatzea proposatu du alderdi sozialistak, eta helburu horrekin hainbat proposamen zehatz aurkeztu ditu, kanpaina bera anbizio handiagokoa, hobeto koordinatua izan dadin, eta auzo guztien presentzia bermatuta egon dadin. Sinistuta azaldu da alderdi hori, Gabonetako asteak baliatu egin behar dituela udalerriak, kaleetan aktibitatea sortzeko, merkataritza eta ostalaritza indartzeko, eta egitarau erakargarria eskaintzeko familia eta herritarrei.
Proposatutako neurrien artean, Gabonetako argi pizte ekitaldi handia, “kanpainari hasiera emango lioke eta bertan herriko kultur eragile guztiek parte hartuko lukete. Musika jarduerak eta emanaldiak lagunduta Errenteriaren kultur ehunari ikusgarritasuna ematea litzateke helburua, lehen egunetik giroa sortuz kaleetan”.
Horrekin batera, beste sei proposamen sozialistek. Auzo guztietara helduko den argiztatzea, udal egitaraua herriko eragileekin koordinatua; Gabonetako jarduerak auzoetara eramatea, Erdigunean soilik antolatu gabe; tokiko merkataritzaren aldeko babesa indartu; protagonismo handiagoa ematea haur eta familiei; eta Gabonetako tradizio eta ospakizunak zaindu eta sustatzea.
“Errenteriak anbizioa duen Gabonetako kanpaina merezi du, izaera duena eta udalerri osora zabalduko dena. Kultura, merkataritza, auzoak, eta espazio publikoa uztartuko dituen egitarau komuna”, gaineratu dute.
