Gipuzkoako Orientazio Liga Herrikoiaren azken proba, Errenterian
Galtzaraborda, Beraun eta Alaberga auzoetan jokatuko da azken proba hori; lau ibilbide eskainiko ditu.
Orientazio proba egingo dute igandean, Gipuzkoako Orientazio Liga eta Euskal Herriko Kopa Orientazio barrukoak. Gipuzkoako X. Orientazio Liga Herrikoiaren seigarren eta azken proba egingo dute Errenteria-Oreretan igandean, hilak 15, GOT Orientazio Kirol Klubak antolatuta Errenteriako Udalaren laguntzarekin.
Hiri proba izango da igandeko hori, Galtzaraborda, Beraun eta Alaberga auzoetan zehar eta irteera, helmuga zein harrera gunea Aimar parkean—Galtzarabordako Urdaburu kalean— izango dituena. Zailtasunen arabera antolatu dute proba eta lau ibilbide eskainiko ditu: Horia, laranja, Gorria eta Beltza 1,7 eta 4,1 kilometro artekoak. Horiek familientzat, hasiberrientzat, zein esperientzia duten orientatzaileentzat egokituak daude.
Parte hartzeko Deporticket plataformaren bidez eman behar da izena, eta epa hilaren 12an, osteguna, gaueko 23:59an itxiko da. Informazio gehiago hemen klik eginda jaso daiteke.
Egitaraua
- 09:30: Harrera gunearen irekiera.
- 10:00: Lehen irteerak.
- 10:30: Hasiberrientzako hastapen ikastaroa, 15 minutukoa.
- 12:00: Azken irteera.
- 13:30: Helmugaren itxiera eta GOL Ligako sari banaketa.
