Lazkaoko Kantata abesbatza, Madalenaren ermitan
Larunbatean egingo du emanaldia Lazkaoko abesbatzak, 20:00etan hasita.
Kantaka abesbatza emanaldi batean.Kantaka Lazkaoko Kantata abesbatzak emanaldia egingo du larunbatean, hilaren 14an, Madalenaren Ermitan. Emanaldia 20:00etan izango da, doan, Maria Madalenaren Lagunak Kultur elkarteak antolatuta.
San Benito Ikastolan sortua 2001. urtean, 2015. urtera arte Debora Herrerok zuzendu zuen abesbatza. Mistoa da, Goierriko hainbat udalerritako kidez osatua. Errepertorio zorrotza eta askotarikoa lantzen du, aldi musikal eta estilo ezberdinetako obrak landuz, profanoak zein erlijiosoak.
2015az geroztik Javier Alberdik zuzentzen du Kantaka, eta 2018an Lazkaoko lehenengo musika zikloa antolatu zuen abesbatzak, udalak lagunduta; udazkenero antolatzen dute musika zikloa.
Antolatzaileek parte hartzera deitu dituzte herritarrak, eta kontzertuarekin gozatzera.
