[Pasaitarren sailkapenarekin] Malen Eskitxabel Diaz eta Iosu Diaz Fernandez, pasaitarren artetik onenak
145 pasaitarrek egin zituzten atzo Behobia eta Donostia arteko 20.196 metroak.
Atzoko 61 Behobia-Donostiaren zati txiki bat pasaitarrena izan zen. 163 herritarrek zuten izena emana, eta horietatik 145k lortu zuten Gipuzkoako bi hiri handienen arteko 20.196 metroak egitea. Haien artetik azkarrenak Malen Eskitxabel Diaz eta Iosu Diaz Fernandez izan ziren emakumeetan eta gizonetan hurrenez hurren.
HITZAk pasaitarren podiumak egin, eta gainera, lau barrutietako lasterkari guztien sailkapena egin du. Jarraian bi horiek.
Emakumeak
- 1. Malen Eskitxabel Diaz 1.31.38
- 2. Nagore Azkargorta Duro 1.31.49
- 3. Maria Jose Duro Cristobo 1.31.50
Gizonak
- 1. Iosu Diaz Fernandez 1.13.03
- 2. Ibon Iñarra Laza 1.14.29
- 3. Gorka Simon Olea 1.16.44
Pasaitarren sailkapen osoa ikusteko baliatu esteka hau (PDF artxiboa jaitsiko da).

