A11 grebaren harira goizetik arratsera arteko egitaraua
18:00etan Oarsoaldeko manifestazioa egingo dute Errenteria-Oreretako Herriko Plazatik abiatuta.
Euskal Herrian etxebizitza eta soldata duina denentzat eskatuko du A11 greba orokorrak. Euskal sindikatuen gehiengoak, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuak, eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak egin dute bat deialdiarekin eta herritar denak deitu dituzte bat egitera.
Greba batzordeak egitarau betea antolatu du biharko greba orokorrari begira. 09:00etan egin dute zita Erdialdeko piketeek eta Herriko Plazatik abiatuko dira. Donostian dago deituta manifestazioa eguerdian, eta Oarso Bidasoko zutabea Donostiako Renfetik abiatuko da 11:45ean. Manifestazioa bukatuta Errenteria-Oreretan elkartuko dira berriro, bazkari autogestionatuaren bueltan Herriko Plazan 15:30ean. Oarsoaldeko herrien manifestazioa, berriz, 18:00etan abiatuko da Oreretako Herriko Plazatik.
LAB sindikatuak herritar denak deitu ditu greba orokorrarekin bat egin eta etxebizitza eskubidea eta soldata duinak babestera.
