Gaztañok ere bat egin du A11 greba orokorrarekin
Auzo lokala eta elkartea itxita izango direla azaldu du auzo elkarteak, grebarekin bat eginda.
Gaztañok bat egin du A11 Greba Orokorrarekin Gaztañoko Auzo Elkarteak jakinarazi du etxebizitza eta soldata duinak aldarrikatzeko greba orokorrarekin bat egin duela. Horrenbestez, auzo lokala eta elkartea itxita izango dira bihar euskal sindikatuen gehiengoak, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuak, eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitutako grebarekin bat eginda.
Auzo elkarteko ordezkariek, bat egitera deitu dituzte auzotar guztiak, greba babestera.
