Montxo Jimenez pilota txapelketa, arrakastatsua
EPLEko Ruben eta Mindarako Erik Dimak osatutako bikoteak lortu dute garaipena.
Montxo Jimenez txapelketako sari banaketa.EPLE Joan den ostiralean bukatu zen Ijito Kultur Astearen barruan antolatutako Montxo Jimenez esku pilota txapelketa. Fanderiako Agustina Otaola pilotalekuan jokatu zituzten parte hartzaileek txapleketa partidak astelehen, asteazken eta ostiralean. Azken egun horretan finalak.
Asteleheneko partidan Mindara elkarteko Erik Dima eta Jon Alzuguren EPLEko Onintza eta Arzelusen kontra aritu ziren; Mindarakoak gehiago izan zirten eta 22-20 irabazi zuten partida. Asteazkeneko partidan berriz, Kamelamos Adikerar elkarteko M. Jimenez eta J. Jimenez , elkarte bereko G. Jimenez eta J. Contrerasen kontra aritu ziren. Garaipena lehen bikotearentzat 22-17, eta maila handi-handiko partida.
Azkenik, ostiralean EPLEko Ruben eta Mindarako Erik Dima Kamelamos Adikerar elkarteko G. Jimenez eta E. Jimenezen kontra aritu ziren. Garaipena Ruben eta Dimarentzat 22-11 markagailuarekin. Partida hori bukatuta egin zuten sari banaketa.
