Neguko oporretan zirku eskola Lekuona Fabrikan
Abenduaren 22an eta 23an egingo ditu saioak zirku eskolak, Berdinki Zirku Garaikidea konpainiak gidatuta.
Berdinki Zirku Garaikide konpainia.Berdinki Zirku Garaikide konpainia. Zirkua bilakatuko da neguko oporren protagonistetako bat. Izan ere, zirku eskola antolatu du udalak Lekuona Fabrikan abenduaren 22an eta 23an haurrei eta familiei begira.
Berdinki Zirku Garaikide Konpainiak gidatuko ditu saioak, eta zirkuola lantegiaren bidez, parte hartzaileek zirkuaren hainbat diziplina ezagutu eta probatzeko aukera izango dute.
Malabarrak, oreka jokoak, eta akrobazietan hasteko ariketak landuko dituzte besteak beste 5-7 eta 8-11 zein familiei zuzendutako saioetan.
Haurrentzako tailerrak goizez izango dira: 5-7 urte bitartekoentzat 10:00etatik 11:15era; eta 8-11 urtekoentzat, 11:30etik 13:15era. Arratsaldean familien txanda izango da. Saio horietan parte hartzeko haur batek eta pertsona heldu batek osatutako taldean eman beharko da izena. Lau saio independiente eskainiko dira denera, egun bakoitzeko bi familiei begira: 16:15etik 17:45era eta 18:00etatik 19:30era.
Izen ematea datorren astelehenean zabalduko dute, hilaren 16an, 12:00etan eta pertsona bakoitzak gehienez ere bi plaza hartu ahalko ditu. Haurrentzako tailerren kasuan, bi haurren izen ematea egin ahalko da. Familien saioetan berriz, heldu baten eta haur baten izen ematea egin ahalko da. Online egiteko klik hemen.
Haur txikienen kasuan 48 plaza izango dira saioetan; 8-11 urte artekoetan, 56 plaza, eta familientzako saio bakoitzean 30 plaza.
Plazen %20 aurrez aurreko izen ematerako gordeko dituzte; %12 Lekuonan eta %8 Aldakonean. Presentzialki gehienez ere 48 orduz izango dira eta agortu ez direnak online jarriko dituzte.
Arduraz jokatzeko deia egin du udalak, herritarren parte hartze ahalik eta zabalena bermatzeko.
