Lehen tentsio uneak Errenteria-Oreretan
Grebalarien informazio pikete bat Iztietako anbulatoriora joan da grebaren berri ematera, eta iritsi eta berehala Ertzaintza agertu da.
Goizeko 08:30ak aldera lehen tentsio unean bizi izan dira Errenteria-Oreretan. Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideen informazio pikete bat Iztietako anbulatoriora joan da grebaren berri ematera, eta iritsi eta berehala Ertzaintza agertu da. Grebalariak errepidean ziren, eta agenteek haien inguru guztia hesitu dute. Dozenaka kide identifikatu ditu Ertzaintzak.
Han izan diren grebalariek kontatu dute poliziaren presentzia “itogarria” izaten ari dela, grebarekin edozein jarduera kontrolatzen eta jazartzen ari direlako.
