Kanpaldiarekin girotu dute greba eguna
Oarsoaldeko Ikamak deitutako kanpaldia egin dute Errenteria-Oreretako Herriko Plazan, gaurko greba orokor deialdiaren harira
Oarsoaldeko Ikamak deitutako kanpaldia egin dute Errenteria-Oreretako Herriko Plazan, gaurko greba orokor deialdiaren harira. Atzo arratsaldean egin zuten kanpalekuaren muntaketa, eta ilunabarra bitartean hainbat jarduera egin dituzte gazteek, tartean solasaldiak eta informazio trukeak izan direlarik, baita musika saioak ere.
Hemen bertako hainbat irudi, Ikamak HITZAra bidalitakoak.





