Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
A11 Greba Orokorra

Itxita esnatu da Errenteria-Orereta

Jarraipen zabala izaten ari da greba orokorra, pertsiana ia guztiak jaitsita. Tentsio uneak izan dira Ertzaintzaren eta grebaren informazioa zabaltzen ari zen taldearen artean, eta hainbat lagun identifikatu ditu poliziak.

Itxita esnatu da Errenteria-Orereta, grebaren jarraipen zabalarekin.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/11/11

Itxita. Horrela esnatu da Errenteria-Orereta. Datuen faltan, bihar emango dituzte sindikatu deitzaileek, arrakastatsua izaten ari dela gaurko egindako greba deialdia udalerrian ziurta daiteke. Goizean goiz hasi dira piketeak informazio lanak egiten, eta Oarsoaldekoei dagokienean poliziaren jazarpen itogarria izan dutela lehen ordutik azaldu dute protestaren deitzaileek. 

Auto karabanan parte hartu duten pertsonak identifikatu ditu Ertzaintzak, hala azaldu dute grebaren deitzaileek, eta goizaldean dagoeneko gutxienez zortzi lagun identifikatiui dituztela jakinarazi dute. Autokarabanan parte hartzen ari ziren grebalariak Gaintxurizketako, Pasaiako eta Lartzabalgo biribilgunetan gelditu eta identifikatu dituzte.

Halaber, gutxienez, beste hiru lagun identifikatu ditu Ertzaintzak Oliden kanpinaren parean; autoa geldiarazi eta identifikatzeaz gain miatu egin dituztela salatu dute grebalariek.

09:00etan elkartu dira informazioa piketeak Errenteria-Oreretako Herriko Plazan. Aurretik aritu dira Etxebizitza Sindikatu sozialistako piketeak informazio lanak egiten Oarsoaldean barrena ere; haiek ere salatu dute Ertzaintzaren jazarpen itogarria lehen ordutik, “identifikazioak egiten ari dira uneoro”. 10:00etan gelditu dira haiek Niessen merkatalgune parean Donostiako manifestaziora abiatzeko. 

Greba batzordeak deitutako informazio piketeetan, talde handia batu da, 100 lagunetik gorakoa eta Erdialdeko kaleetan barrena ibili da talde hori greba eguna dela gaurkoa, eta horren gaineko informazioa zabaltzen. Ertzaintzaren patruilek gertutik jazarri dituzte, eta piketeek bidea lasai egin badute ere, bi tentsio une izan dira gutxienez goizeko tarte horretan. Lehena, Nafarroa hiribidean izan da. Piketeek pankarta zabaldu dute errepidean eta berehala azaldu dira Ertzaintzaren hainbat patruila eta kaskoak jantzita errepidetik erretiratzen hasi dira jendea, bultzaka. “alde hemendik, utzi bakean” eta “gaur, greba orokorra” oihuekin erantzun diete poliziei grebalariek. Hor, gutxienez lagun bat identifikatu dute ertzainek. 

Beste tentsio unea Zapirain anaien kalean, Matxaingo Eroski aurrean izan da. Supermerkatua zabalik zen eta informazio piketeak bertaratu eta ate aurrean jarri dira. Ertzaintza bertaratu eta saltoki paretik bultzaka atera ditu. Berriro ere “gaur greba orokorra” oihuekin erantzun dute bildutakoek. Puntu horretan ere, gutxienez pertsona bat identifikatu du Ertzaintzak.

Horietaz aparte, okindegi bat zabalik Biteri Txiki kalean eta Kafetegi bat Santa Klara kalean. Pikete informatiboak entzun dituztenean, biek itxi egin dute.

Hurrengo hitzordua Oarsoaldeko herritarrek Donostian dute; 11:45ean abiatuko da Oarsoaldea eta Bidasoko zutabea Donostiako Renfeko geltoki paretik Pio XII ingurura. Manifestazioarekin bat egingo du bertan.

Arratsaldean deialdia manifestaziorako, aurretik baina, bazkari autogestionatua egingo dute Errenteria-Oreretako Herriko Plazan. Oarsoaldeko manifestazioa puntu beretik abiatuko da 18:00etan; Oiartzunen ere ordu horretan dute deitua protesta. Greba batzordeak herritar guztiak deitu ditu manifestazioarekin bat egitera “etxebizitza eskubidea eta soldata duinak bermatzeko”.

Greba Pikete informatiboak Errenteria-Oreretan

DSC09840
DSC09840
DSC09875
DSC09875
DSC09861
DSC09861
DSC09853
DSC09853
DSC09838
DSC09838
DSC09829
DSC09829

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.