Lezo, erabat itxita
Lezoko herrigunean oso nabaria izan da gaurko greba orokorraren eragina. Goiz-goizean piketeak eta auto karabana egin dituzte.
Lezoko herrigunea erabat itxita dago. Herriko denda, komertzio eta ostalaritza guneek erabaki dute gaurko greba orokor deialdiarekin bat egitea. Industrialdeetako informazioaren zain da HITZA. LAB sindikatuko ordezkariek HITZAri esandakoaren arabera Goiz-goizetik eskualdeko auto-karabana irten da herritik, eta gainera informazio piketeak ere izan dira egunaren izaeraren berri emateko.
09:30ean asanblea egin dute grebalariek Gurutze Santuaren plazan. Han ziren batzuk erabaki dute Errenteria-Oreretara joatea, eta besteek Donostiaranzko bideari ekin diote han 12:30ean hastekoa baita herrialdeko manifestazioa; Oarso Bidasoko zutabearen hitzordua 11:45ean da, Renferen geltokian.
Arratsaldean 17:00etan egin dute hitzordua Gurutze Santuaren plazan, handik Errenteria-Oreretako eskualdeko manifestaziora joateko (18:00).

