Kanpaldiarekin hasi dute Oiartzunen greba orokorra
Atzo hasi zen Azaroaren 11ko, gaurko greba orokorra Oiartzunen. Herriko hainbat eragileren ekimenez Done Eztebe plazaren erdigunea hartu zuten grebalariek, kanpaldiarekin hasi zirelako.
Atzo hasi zen Azaroaren 11ko, gaurko greba orokorra Oiartzunen. Herriko hainbat eragileren ekimenez Done Eztebe plazaren erdigunea hartu zuten grebalariek, kanpaldiarekin hasi zirelako. Lehenik muntaketa lanak egin, ondoren herria greba giroz betetzeko ‘pitza-potea’ egin, eta ilunabarra hainbat kultur jarduerarekin osatu zuten. Girizia elkarteak, Biyurrieneak, Oiartzungo Feministen Asanbladak, Ikamak, Ernaik, LABek, Oiartzungo Euskal Herrian Euskarazek, Ttur-tturrek eta Orgasmok antolatutakoa izan da kanpaldia, etxebizitza duinaren aldekoa.
Gaur (A11) 07:00etan gosaltzekoak dira, eta 8:45ean kalejira informatiboa egingo dute Arraguako frontoitik hasita. Gero, 10:30ean Doneztebe plazan elkartuko dira, eta handik Donostiako mobilizaziora joango dira, elkarrekin. Oarsoaldeko zutabea 11:45ean irtengo da Donostiako Renfe geltokitik, eta manifestazioa 12:30ean aterako da Pio XII plazatik.
Azkenik, Oiartzunen bertan mobilizazioa egingo dute 18:00etan.
Jarraian, kanpaldiaren atzoko hainbat irudi.
