Andonaegi parkean lanak hasiko dituzte astelehenean
Trintxerpeko parkean oinezkoentzako hainbat bide konponduko dituzte. Lanek hamar eguneko iraupena izatea aurreikusi dute.
Astelehenean (hilaren 16an) hasiko dira Trintxerpeko Andonaegi parkeko oinezkoentzako hainbat bide konpontzeko lanak. Eragindako zatiak hesituta eta seinaleztatuta egon dira, oinezkoen segurtasuna bermatzeko, obrak hasi aurreko izapideak betetzen ziren bitartean.
Parkea irekita egongo da jarduketek irauten duten bitartean, soilik lan eremuak mugatuko baitira, segurtasunagatik. Obrek 10 egun inguruko iraupena izatea aurreikusi du udalak. Lan horietara 7.199,50 euro bideratuko ditu udal erakundeak, BEZa barne.
