Autobus lineen kezka, kalera
Herritar talde batek adierazi du aldundiko arduradunek atzera botako dituztela neurrietako batzuk. Gaur bilera irekia egingo da Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan, 19:00etan.
Pasaiako autobus lineetan zuzenketak iragarri baziren ere, herritar talde batek adierazi du aldundiko arduradunek atzera botako dituztela neurrietako batzuk. Horren aurrean, eta egindako eskaera guztiak beteko ez direla dirudienez, talde hori informazio zehatza lortzeko ari da lanean.
Hori dela eta, gaur (ostirala, hilaren 13a) Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan bilera irekia egingo dute duten informazioa partekatu eta hurrengo urratsak elkarrekin erabakitzeko. Bilkura 19:00etan izango da, eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete.
