Euskaraz jantzi, Jantziaren Zentrora bisitan
HITZAkideek Errenteria-Oreretako Jantziaren Zentroko 'Baserritarrak' erakusketa bisitatzeko aukera dute, doan, hilaren 29an.
'Baserritarrak' erakusketaren irudi orokorra.Jantziaren Zentroa Euskaraz edonora iritsi nahi dugula ozen errepikatu dugu HITZAtik maiz, are gehiago Euskararen Egunera gerturatzen dela jakinda. Euskaraz bizi, euskaraz informatu, irakurri eta entzun… azken finean, euskaraz jantzi!
Gure hizkuntzarekin batera ondarearen zaintzaile den Errenteria-Oreretako Jantziaren Zentrora bisita gidatua antolatu OARSO BIDASOKO HITZAk harpidedunentzako, doan. Janzkeraren bilakaera jasotzen duten hainbat erakusketen artean, HITZAkideek Baserritarrak deiturikoa ikusiko ahalko dute: XIX. mendeko baserritar jantzien 15 erreplikaz osatua dago, bakoitzaren atalak deskribatzen dituen testuekin lagunduta.
HITZAkideek hitzordua azaroaren 29ko (igandea) 11:00etan izango dute, Kapitanenea kaleko 6. zenbakian Jantziaren Zentroak duen egoitzan. Bisita gidaturako izena emateko 943 34 03 30 telefono zenbakira deitu behar da, edo sustapenaobh@hitza.eus helbidera idatzi, azaroaren 27a baino lehen.
