LGTBIQ+ gaiei buruzko informazioa, aurrez aurre
Hilaren 18ko arratsaldean Berdindu zerbitzu ibiltaria Lezon izango da. Herritar, talde zein erakundeei begirakoa da.
Eusko Jaurlaritzaren Berdindu zerbitzu ibiltaria herrian izango da hilaren 18an (asteazkena), 16:00etatik 19:00etara, Kale Nagusiko 32. zenbakiko udalaren lokalean. Lezoko Udalaren babesarekin etorriko da herrira zerbitzua.
Berdindu Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu publikoa da, genero-identitateari, sexu-orientazioari, LGTBIQ+ legediari eta sexu-aniztasunaren heziketari buruzko zalantzak argitzeko eta informazioa eskaintzeko sortua. Haren helburua da LGTBIQ+ pertsonentzako espazio seguru eta profesional bat irisgarriago egitea.
Norbanako, talde eta erakundeei emango die arreta Berdinduk, eta haiei LGTBIQ+ gaiei buruzko informazioa emateaz gain, edozein zalantza argitzeko eta laguntza eskaintzeko funtzioa du.
Txanda eskatzeko edo informazioa eskuratzeko honako bideak erabil daitezke:
- Telefono bidez: 900 840 128 edo 688 769 865 telefono zenbakietara deitura.
- Posta elektroniko bidea: egin klik hemen helbidera iristeko.
