Urtea lasterka bukatuko dute sanjuandarrek
Barrutiko hainbat eragilek Xanju Silvestre lasterketa herrikoia antolatu dute abenduaren 31rako. Izen emateak irekita daude jada.
Urtea lasterka eta giro onean bukatuko dute sanjuandarrek, barrutiko hainbat eragilek Xanju Silvestre izeneko lasterketa antolatu baitute abenduaren 31rako. Lasterketa herrikoiak 3,9 kilometro izango ditu, eta barrutiko kaleetan egingo da. 16:30ean haurren lasterketa egingo da, eta 17:00etatik aurrera, 12 urtetik gorako lasterkariena. Sustatzaileek elastiko arrosarekin joateko deia zabaldu diete parte hartzaileei. Izen emateak irekita daude, eta galdetegi bidez egin behar dira.
