Podemosen Errenteriako egoitzari eraso egin diote
Maria Lezo kalean duen lokaleko erakusleihoan den Irene Monteroren irudiari aurpegia koloretako espraiarekin ezabatu, eta 'asko' idatzi dute.
Erasoa jasan duen Podemosen egoitza.Errenteriako Podemos Podemos alderdi politikoak salatu du Errenterian duen egoitzari eraso egin diotela. Zehazki, Maria Lezo kalean duen lokaleko erakusleihoan den Irene Monteroren irudiari (Podemosen zerrendaburu da Espainiako Kongresurako) aurpegia koloretako espraiarekin ezabatu, eta asko idatzi dute.
Egoitzari egindako erasoa ez dela isolatua azaldu du Podemosek: “Duela egun batzuk arrautzak jaurti zituzten Donostiako egoitzaren aurka, eta gaur goizean Errenteriako lokalean pintaketekin esnatu gara. Era berean, gure hauteskunde kartelak erasoen xede dira kanpaina hasi zen gau beretik: kasu batzuetan, kartelak kendu egiten dituzte; beste batzuetan, urratu; eta, Errenteriaren kasuan ere, Irene Monteroren aurpegia ezabatu eta nazi hitza idatzi dute”.
“Benetako naziak”, Podemosek salatu duenez, “erasotzen ari zaizkigunak dira, ezkerreko ahots-aniztasuna onartzen ez dutenak”. Alderdiak adierazi du hedabideen partetik boikota jasaten ari direla, “eta kaleetatik ere kanporatu nahi gaituzte. Baina antifaxistak gara, eta justizia sozialaren alde borrokatzeko jaio ginen, beldurrik gabe, behar denari aurre eginez, erakundeetan zein haietatik kanpo”.
