'Budapest Impressions' musika bandaren proposamena Santa Zeziliaren omenez
EMKE Musika Bandaren emanaldia Fatimako Andre Mariaren elizan izango da, ostiralean, 20:00etan hasita.
Santa Zezilia eguna, musikarien, poeten eta itsuen zaindariaren egunaren harira emanaldia antolatu du EMK Musika Bandak. Budapest Impressions da denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetakorako ondu duen musika eskaintza, eta hilaren 20an, ostiralarekin egingo du emanaldia Fatimako Andre Mariaren elizan 20:00etan hasita.
Entseguetan murgilduta ari da une hauetan musika banda kontzertu horrekin. Santa Zeziliari keinu musikariek, baita taldekide dituzten Aritz Segura eta Itziar Izagirre; 25 urte bete dituzte bandan eta omendu egingo dituzte Santa Zezilia kontzertuari ginga jartzeko. Aitor Mitxelena Rubiok zuzenduta, kontzertu programa eklektikoa eskainiko du bandak: Euskal konpositore handienetako batekin hasiko da emanaldia Juan Crisostomo Arriagaren Op.20 Oberturarekin. Haren ondotik, Estatu Batuetako Erroll Louis Graner jazz pianistaren Misty, George Bizeten L´Arlesienne, Michael Jacksonen Heal The World, Japoniako Keinichi Kodaren moldaketan. Bukatzeko, Roland Kermen belgiarraren Budapest Impressions joko du bandak.
Klasikoa eta modernoaren arteko nahasketa orekatua oraingoan ere EMKEko arduradunek nabarmen jarri dutenez, “azken hiruhilekoan egiten ari garen kontzertu programa horren emaitza da. Programa zorrotzak eta eklektikoak, zalantzarik gabe gure proposamena aberasten dutenak, eta hori publikoak eskertzen du”. Musika banad osatzen duten musikarien “maila altuari” eta egokitzeko gaitasuna erreferentzia ere egin diete, “horiei esker denboraldi honetan landu diren kontzertu programei eta proposamen eszeniko ezberdinei aurre egin ahal zian diegu”.
Kontzertuaz gozatzeko eta Segura eta Izagirreri merezi duten omenaldia eskaintzeko bertaratzeko deia EMKEko kideek.
