'Errumaniako Karpatoetara' Urdabururen eskutik
Urdaburu Mendizale elkarteko kide Juanmi Astiz, Iñaki Legorburu eta JJE. agirre Karrikiriren argazkiak dira emanaldian erakutsiko dituzten argazkiak.
'Erriumaniako Karpatoetara' izenburupean argazki emanaldia egingo du Urdaburu elkarteak.Urdaburu Mendizale elkartea Argazki emanaldia antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak hilaren 19rako, osteguna, 19:00etatik 21:00etara. Emanaldi horren atzean Juanmi Astiz, Iñaki Legorburu, eta JJE Agirre Karrikiri elkarteko mendizale taldea dago. Errumaniako Karpatoetara emanaldian, bertara egindako bidaian eta mendi ibilbideetan ateratako irudiak erakutsiko dituzte.
Argazki emanaldiarekin batera, ohi moduan, erakusketa ere antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak; azken hori asterate eta ostegunetan izango da ikusgai elkartearen egoitzan, 19:00etatik 21:00etara.
