Euskarari aterpe emango diote Trintxerpen
Barrutiko hainbat eragilek hilaren 27an eta 28an ospatuko dituzte Euskararen Egunaren bueltako jarduerak. Karpa nagusia Gudari plazan jarriko dute.
Euskararen Eguna gainean da. Abenduaren 3a da ospakizunen epizentroa. Trintxerpen, baina, aurrea hartuko diote egun horri, barrutiko hainbat eragilek hilaren 27an eta 28an ospatuko baitituzte euskara goratzeko jarduerak. Karpa nagusia Gudari plazan kokatuko dute.
Hilaren 27an (ostirala) haurrei begirako jarduerak egingo dituzte Serafin Esnaola plazan. 17:00etan puzgarriak jarriko dituzte, eta 19:00etan jolasen txanda izango da. Euria egingo balu, jarduerak frontoira lekualdatuko lituzketela jakinarazi dute sustatzaileek. Horrez gain, 19:00etan, pintxo potea egingo dute barrutiko tabernetan.
Egun handia hilaren 28koa (larunbata) izango da. 11:00etan mural pegatzea egingo da Gudari plazan. 11:30ean, haurren tailerrak egingo dituzte Serafin Esnaola plazan. 12:00etan, bi jarduera: pintxo potea barrutiko tabernetan eta dantza poteoa, Euskadi etorbidetik abiatuta. Serafin Esnaolatik pasa ondoren, Gudari plazan bukatuko du ibilbidea dantza poteoak.
14:30ean, herri bazkaria egingo dute karpan. Helduen menuak 15 euroko prezioa du, eta urdaiazpikoa eta solomoa, patea, haragi paella, postrea, kafea, ura, sagardoa eta ardoa sartu dituzte. Haurren menuak, aldiz, 8 euroko kostua du, eta urdaiazpikoa eta solomoa, haragi paella, fruta zukua, postrea, ogia eta ura dastatuko dituzte. Hilaren 24a (asteartea) da bazkariko txartelak eskuratzeko azken eguna. Horiek Maite eta Robinson tabernetan eros daitezke, eta helduen tiketen 3 euro Karmengo Amako ikasbidaira bideratuko dituzte.
Sabelak bete ondoren, programazioak jarraipena izango du arratsaldean. 16:00etan, kafe dinamizatua egingo da karpan. 17:00etan, Sastakai txarangak musikaz beteko du Trintxerpe. Karpatik abiatuko dute ibilbidea, eta Gudari eta Serafin Esnaola plazetatik pasako dira, Gudari plazan bukatzeko. 17:30ean, Zinema Txikiaren emanaldi bat jasoko du San Pedroko Erti Uda Aretoak. 19:00etan, Muxutruk erromeriak dantzan jarriko ditu karpan bildutakoak. Azkenik, 21:00etan, guatekea izango da karpan.
Trintxerpeko Euskararen Eguna
Hilaren 27a, ostirala
- 17:00: Haurren puzgarriak, Serafin Esnaola plazan.
- 19:00: Haurren jolasak, Serafin Esnaola plazan.
- 19:00: Pintxo potea, Trintxerpeko tabernetan.
Hilaren 28a, larunbata
- 11:00: Mural pegatzea, Gudari plazan.
- 11:30: Haurren tailerrak, Serafin Esnaola plazan.
- 12:00: Pintxo potea, Trintxerpeko tabernetan.
- 12:00: Dantza poteoa. Ibilbidea: Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola plaza, Gudari plaza.
- 14:30: Herri bazkaria, karpan.
- 16:00: Kafe dinamizatua, karpan.
- 17:00: Sastakai txaranga. Ibilbidea: Karpa, Gudari plaza, Serafin Esnaola plaza, Karpa.
- 17:30: Zinema Txikia, San Pedroko Erti Udal Aretoan.
- 19:00: Muxutruk erromeria, karpan.
- 21:00: Guatekea, karpan.
