Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Herri Arte Eskolako musikarien kontzertu zikloa Lekuonan, eta erretiratuen klubetan

Zortzi emanaldi egingo dituzte denera, formatu handiko bat Lekuona Fabrikan, eta txikiagoak baina kalitate berarekin herriko erretiratuen klubetan

Herri Arte Eskolako ikasleen kontzertu zikloa
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/11/16

Udazkena musikatuko du Herri Arte Eskolak. Izan ere, bertako musikariek kontzertu zikloa antolatu dute; zortzi emanaldi denera, formatu handiko bat Lekuona Fabrikan, eta txikiagoak baina kalitate berarekin herriko erretiratuen klubetan. Gaur aurkeztu dute kontzertu ziklo hori  Iñaki Queralt,  Herri Arte Eskolaren lehendakariak; Naroa Zabala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak; Beñat Ralla, Herri Arte Eskolako koordinatzaile pedagogikoak; eta jubilatu elkarteetako ordezkariek.

Hilaren 19an hasi eta 24 arte egingo dute zikloa, eta denera zortzi emanaldi eskainiko dituzte. Lehena, formatu handiko Lekuona Fabrikakoa; hilaren 19an izango da—osteguna— 19:00etan. Orkestra, Banda eta Atlantikaldiaren talde handien parte hartzearekin. Kontzertua, askotarikoa, gainera dantza ikasleen emanaldiarekin aberastuko dutena. Doakoa izango da emanaldi hori, eta parte hartzeko gonbidapenak Herri Arte Eskolaren arreta bulegoan eskuratu behar dira.

Hilaren 20, 23 eta 24an erretiratuen elkarteen txanda helduko da; instrumentu guztietako bakarlari eta  talde txikiek osatuko dute egitaraua. Hilaren 20an, ostirala Kaputxinoetako San Jose erretiratuen elkartean gitarra eta ahotsa uztartuta ariko dira 1830ean; Galtzarabordako Parkea erretiratuen elkartean berriz,  helduen banda eta haize ikasleek egingo dute emanaldia 18:00etan hasita egun berean. Hilaren 20an ere  Pontikako Arramendipe elkarteko emanaldia, piano eta haize ikasleekin 18:00etan;  Beraungo Bienvenido elkartean, 18:00etan ere, Orkestra txikia, hari eta piano ikasleak; Beti Bizkor Olibeteko erretiratuen elkartean helduen orkestra, piano eta hari ikasleak 18:00etan hasita.

Hilaren 23an trikitrixa eta pandero ikasleak Gabierrotako Laguntasuna elkartera joko dute 18:30ean emanaldia eskaintzera, eta 24an, txalaparta eta alboka taldeak egingo du kontzertua Agustinak Markolako San Agustin elkartean.

Tartean, hilaren 22an, igandea, txistulariek hitzordu bikoitza izango dute: 09:30ean diana egingo dute erdialdeko kaleetan barrena, eta 12:30ean kontzertua udaletxeko arkupetan Indalezio  Bizkarrondo Bilintxen heriotzaren 150. urteurrena gogoratzeko. Bere doinu eta poesian oinarrituta, Maria Mendizabal, Mirari Perez, Martin Otazo eta Iñaki Zabaleta abeslarien laguntzarekin eta Andoitz Antzizar gitarristaren laguntzarekin ariko dira kontzertuan txistulariak.

Emanaldi sortarekin Herri Arte Eskolak herriarekiko ikuspegi komunitarioan sakontzen jarraitu nahi duela azaldu du Queraltek, “izan ere, aurreko urteetako harrera eta hartu emana ezin eskergarriagoak izaten ari dira. Ikasleentzat ere jendaurrean aritzeko aukera paregabea da”.

Harago jo du Herri Arte Eskolaren  presidenteak, eta emanaldien bidez “belaunaldiarteko esperientzia bikaina” errepikatuko dela, aurten berriro jarri du nabarmen.

Arrakastatsuak zian ziren iazko emanaldiak eta erretiratuen elkartetako ordezkariak ere hala esan dute, “aurten iaz bezain aberasgarria eta ahal bada gehiago, izatea espero dugu”, gaineratu du Queraltek.

Eskolako zuzendari pedagogikoak berriz,  ikasleek gustu handiz egiten dituztela emanaldiak esan du, “are gehiago elkarteetan prestatzen dizkizuen askariekin”.

Aurten berriz ere, herriko auzo ezberdinetara eramango dute musika, Herri Arte Eskolako ikasleek, herritar guztien eskura jartzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.