Txapelik gabe, baina bikain jokatuta
Trinketeko Larruzko Pilotako Txapelketan 40-10 galdu dute EPLEko Telmo Astrain eta Yorelek.
Telmo eta Yorel.Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa Finala garaitu ez, baina txapelketa bikain jokatuta bukatu dituzte egitekoak EPLEko Telmo Astrain eta Yorelek. Atzo jokatu zuten larruzko palako finala Irurako trinketean; nabarmen gainetik aritu ziren Gaztelekuko Lopez de Muniain eta Ponce palistak, eta merezimendu osoaz txapela jantzi, 40-16 irabazita. Garaipena gora behera, Telmo, Yorel eta Alberrok osatutako taldea jardunaldi guzietan lehiatu da egoki ezker paretako pilotarientzat ohikoa ez den modalitatean.
Gipuzkoako Eskuz Binakako bigarren mailako txapelketan garaipena Olaizola eta Ortiz de Urbinarentzat. Kategoria mantenduko dute 22-11 irabazi ostean; kontrario Hernaniko Iturbe eta Oiarzabal Villabonako pilotalekuan jokatutako partida erabakigarrian. Gorabeheratsua denboraldia EPLEkoena, baina azkenean, kategoria mantentzea lortu dute datorren denboraldiari begira.
Gomazko Paletan, EPLEko Kerman Murua eta Arzallus datozen bi asteetan lehiatu beharko dira bigarren mailari eusteko. Joaneko partida Agustina Otaola pilotalekuan jokatuko da datorren asteburuan; Gipuzkoako Pilota Federazioak ez ditu oraindik jakinarazi aurkariak.
