Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskarazko eduki digitalen gaineko hausnarketa UEUren eskutik, Torrekuan

Jardunaldia hilaren 27an izango da, ostiralarekin euskarazko edukiak eta desinformazioa ardatzen gainean.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/11/17

Euskarazko eduki digitalen gainean jarriko du fokua UEUk hilaren 27an, ostiralarekin, antolatu duen Gure kontsumo digitalak (zer jan, hura izan) jardunaldian. Informazioaren gizartearen garaian, gero eta gailu eta modu gehiago daudela informazioa jaso, irakurri, ikusi, entzun eta oro har kontsumitzeko, baina kontsumo hori ez dela burujabea sarri azaldu du jardunaldiaren antolatzaileak, “gehienetan hartzailea ez diren agenteen interes, lehentasun eta helburuen araberakoa izan ohi da”.

Hori horrela, aurtengo Humanitate Digitalak Euskal herritik saioan, dieta digitalen gaineko hausnarketa egingo dute bi ardatzen gainean: euskarazko edukiak eta desinformazioa. 

Jardunaldiaren helburua da, gaian aditu eta aritu direnen perspektibak ezagututa hausnarketarako espazio bat zabaltzea.  Horrekin batera, euskarazko ikus entzunezko eduki digitalen panoramika garaikidea ezagutu; desinformazio eta negazionismoek inguru digitalean duten indar eta presentzia ezagutu; eta eguneroko kontsumo digitalen inguruan elkarrekin hausnartzea.

Horrenbestez, egunerokoan egindako kontsumo digitalen inguruan kezka eta itxaropenak dituen pertsona orori zabalik dela jardunaldia aipatu du UEUk. 09:00etatik 17:00etara izango da jardunaldia eta bazkaria ere ondu dute hura bukatutakoan hausnarketan jarraitzeko. Parte hartzeko matrikula egin behar da, azaroaren 26a izango da azken eguna, eta 10 euro balio ditu (bazkaria matrikula prezioaren barnean dago). Matrikula egiteko klik egin hemen.

Hiru bloketan banatuta egingo dute jardunaldia. Lehenengoan euskarazko edukiak kontsumo digitalean izango dituzte hizpide Xabier Landabide Urresti  Humanitate Digitalen Gineko kideak gidatuta, Urtzi Urkizu Adrian Berriako kazetaria eta Streaming aroa liburuaren egileak eta  Xumar Altzugarai Ikus entzunezko sortzailea eta Zer Non Ikusi eta Pantailak Euskarazeko kideak.

Bigarren atalean, desinformazioa, egia ostea, negazionismoak eta kazetaritzaren aurkako erasoak izango dituzte hizpide. Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaranek gidatuta, Laida Arbizu Agirre filosofoa eta ikertzailea eta Maider Eizmendi Iraola kazetaria eta ikertzailea ariko dira.

Goizeko itxiera saioan aukerak, erronkak, ahultasunak eta indarrak izango dituzte hizpide. Talde bazkariaren ostean, Badalaben patioan izango da hori, Sare sozial libreak komunikazio estrategian. Zergatik, zertarako eta nola? tailerra  egingo dute Badalaben azken hori, Mattin Solis Talaioseko kideak eta Leire Lison Badalabeko kideak.

Jardunaldiaren egitarau eta informazio osoa, hemen klik eginda.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.