Musikalean egitasmoaren barruan, bi kalejira Trintxerpen
Trikitixa eta Pandero Taldearen kalejira hilaren 17an izango da, eta Illunbe Txistu Taldearena, hilaren 20an.
Juanje Neira Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolako Trikitixa eta Pandero Taldeak eta Illunbe Txistu Taldeak kalejira bana egingo dute Trintxerpen, Musikalean egitasmoaren barruan. Hilaren 17an (asteartea) Trikitixa eta Pandero Taldearen kalejira jasoko du barruti urdinak, 18:00etatik 19:00etara. Hilaren 20an (ostirala), aldiz, Illunbe Txistu Taldearen doinuak entzun ahal izango dira, 17:30etik 18:30era.
Bi kalejirak Juanje Neira Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolatik abiatuko dira. Emanaldiak euskaraz izango dira, eta adin guztietako herritarrei dei egin diete parte hartzeko.
Musikalean Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak sortutako iniziatiba da, eta hilaren 22ko Santa Zezilia egunaren harira, aste osoan musika herriz herri zabaltzeko helburua du.
