Ainara Gurrutxagak Emakumezko Aktore Onenaren Besarkada Saria irabazi du
'Itzulera' lanarekin irabazi du antzerki interpretazio onenaren saria Gurrutxagak.
Ainara Gurrutxaga aktorea.Imanol Siaz Gomez de Segura Ainara Gurrutxagak emakumeen antzerki interpretazio onenaren Besarkada saria jaso du. Sariaren atzean, Euskal Aktoreen Batasuna; astelehenean egin zuten sari banaketa Donostiako Viktoria Eugenian. Besarkada Sarien bidez, euskal aktoreen lana nabarmendu eta saritu nahi du Euskal aktoreen Batasunak, antzerki, fikzio-seriatu eta zineman egindako interpretazioak sarituz.
Emakumezkoen kategorian, Gurrutxagarekin batera, Miren Alcala (Itzulera), Aitziber Garmendia (Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?), Ane Pikaza (Adiorik ez) eta Erika Olaizola (KAKA) izan dira hautagaiak. Saria errenteriarrak eskuratu du.
HITZA-k egindako elkarrizketan txikitatik arteak eta antzerkia asko maite zituela baina, aktore izatea “oso berandu” aukeratu zuela kontatu zuen, “27 urterekin modu ofizialean erabaki nuen”. Saria, lan ibilbide oparoari aitortza da.
