Errenteria Atletismo Taldeko 16 urtez azpikoak, Euskadiko hirugarren
18-20 urtez azpiko taldea bosgarrena izan zen txapelketa berean.
CAR taldeko kirolariakCAR Errenteriako Atletismo Taldea Lanaren emaitza jasotzen ari da berriro CAR Errenteria Atletismo Taldea. Asteburuan adingabeen kluben Euskadiko Txaplektea jokatu zen, eta bikain aritu da Errenteria-Oreretako taldea. Hala erakusten dute emaitzek.
16 urtez azpiko kategorian mutilen taldeak hirugarren egin zuen txapelketa horretan; Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zorti talderik onenak baino ez dira sartzen lehiaketa horretan eta CARekoak hainbat urtez sailkatu dira. 11 proba osatu behar dituzte denera parte hartzaileek, kirolari bat probako. Lortutako emaitzek kluba hazten ari denaren erakusle direla esan dute arduradunek.
16 urtez azpiko taldea hirugarren sailkatu zen, eta Gipuzkoako bigarren talderik onena izan zen. Harriet Sanchez Retegi, Martin Vallejo Albisu, Urko Martinez, Martin Simon Abad, Hodei Sanchez Bravo, Markel Aldave, Unai Zorrozua, Bittor Mendoza, eta Oihan Diazek osatu zuten taldea.
18-20 urtez azpiko taldea, berriz, bosgarren sailkatu zen txapelketan. Postua nabarmen jarri du atletismo klubak, “izan ere ia guziak gazteagoak zirelako, 18 urtez azpikoak, alegia. Beste taldeak bezala, honek ere etorkizun oparoa izango duela dirudi”. Unai Aizpurua, Unax Zaldua, Ekain Martinez, Teo Vallejo, Markel Quintana, Markel Tome M, Lander Saenz, Martin Lopez eta Daniel Gomez Mañas kirolariek osatu zuten taldea.
Prestatzaileen lana aitortu du bukatzeko atletismo taldeak, “Dana Romero, Jabi Pascual, Mikel Odriozola, Julio Lopez, aitor Aguado, eta Dantes Yorges dira entrenatzaileak”.
Ondoko argazkiak Errenteriako Atletismo Taldearenak dira.
