Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Sei hamarkadako ibilbidea musikaz ospatuko du Andra Marik

Santa Zezilia egunaren bueltan bi kontzertu antolatu ditu abesbatza entzutetsuak musikarien zaindariaren omenez, eta bere 60. urteurrena ospatzeko.

Andra Mari abesbatza eta orkestra.Andra Mari Abesbatza
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/11/18

Musikarien zaindariaren bueltan bi kontzertu antolatu ditu Andra Mari abesbatzak. Santa Zezilia eguna ospatzea izango da emanaldien aitzakia, baita abesbatzak 60 urteko ibilbidea beteko duela ere. Hilaren 21ean izango da lehen emanaldia, larunbatean 19:00etan. Harmonia Ederrean zikloaren beste hitzordu batekin. Oraingoan saxofoi kontzertua izango da, Alejandro Galindok eskainia, Jose Luis Ansorena bekaren irabazleak. Pianoan Michel Reynoso izango du lagun emanaldian. 

Andra Mari Abesbatzaren egoitzan izango da emanaldia (Pablo Iglesias kalea, 11).

Saxofoia Frantziako musikan izenburua izango du kontzertuak eta instrumentu horretarako frantziar errepertorioko obra adierazgarrienetako batzuetan barrena ibilbidea eskainiko du bekaren irabazleak. Hala, Maurice Ravel, Jacques Lbert, MArcel Bonneau eta Fernande Decruck konpositoreen obrak entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek, “haien lanak Europako saxofoi errepertorioaren erreferente bihurtu ziren”.

Andra Marik nabarmen jarri du emanaldiaren bidez entzuleek Jose Luis Ansorena Bekaren bidez aitortutako gazte baten talentuaz gozatzeko aukera izango dutela, “bekak lotura estua du abesbatzaren sortzailearen ondare musikal eta hezitzailearekin. Gainera berezia izango da, urteurrenaren barruan kokatzen delako emanaldia, erakundeak sei hamarkada bete baititu musika eta kultura jardunean”.

Bigarren hitzordua, asteburuan bertan, igandean (hilaren 22an). Santa Zeziliako kontzertua ondu du horretarako abesbatzak Fatimako Andra Mariaren elizan, 18:30ean.  60 urte Mozarten eskutik goiburupean, egile hori izango da protagonista. Andra Mari Abesbatza & Orkestra ariko dira monografiko horretan, eta programazioa Koroatze Meza, Kv317 ospetsuaren inguruan egituratuko dute, Mozarten erlijio konposizio ezagunenetako bat. Do maiorreko Kirchnsonata, sopranoarentzat idatzitako Laudate Dominun salmoa eta Ave Verum corpus motete ezaguna ere interpretatuko dituzte emanaldian.

Andoni Sierrak zuzenduta, ahots laukotea izango du lagun Andra Marik: Haizea Lorenzo sopranoa, Maria Izaga altoa, Aitor Garitano tenorra, eta Jesus Garcia Arejula baxua.

Kontzerturako sarrera 10 euroan dago salgai eta online, Lekuona Fabrikan zein Aldakoneko udal bibliotekan eros daitezke; kontzertuaren egunean bertan elizaren sarrera nagusian ere salgai izango dira, 17:30etik aurrera.

Andra Mari Abesbatza 1966an sortu zuen Jose Luis Ansorenak, eta bidean zehar musika eta kultur ekarpen itzela egin dio Errenteria-Oreretari. Ansorena 2019ko maiatzean hil zen; Andra Marik haren omenez sortu zuen  Jose Luis Ansorena Beka, eta aurtengoa seigarren ekitaldia izan du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Huarte ‘Zaldieroa’ omenduko dute Hernanikomik azokan

Euskal Herria, 2026ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, Gipuzkoa

Franco eta galiziarrak errepublikaren plazan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.