Touringeko Gabonetako loterian iruzur saiakera
99.623 zenbakiko Gabonetako loteriari dagozkion 1.129tik 1.140ra bitarteko partaidetza guziak baliogabetu ditu. Gertaera salatu du ertzain etxean.
Gabonetako loterian iruzur egiten saiatu direla jakinarazi berri du Touring Kirol elkarteak. Zehazki, saltzen ari den 99.622 zenbakiaren partaidetza jakin batzuei eragin die trikimailuak, baina garaiz ohartu da Errenteria-Oreretako elkartea eta prentsa ohar bidez jakinarazi txartel horien jabeei baliogabetu egin dituela. Izan ere, bere partaidetzen fotokopiak saltzen ari direla jakin du.
99.623 loteria zenbakiaren 1.129tik 1.140ra bitarteko taloiko partaidetza guztiak dira baliogabetu dituenak.
Hori horrela, horietako partaidetzaren bat dutenei, edota berea fotokopia izan daitekeela susmatzen duenari, klubarekin harremanetan jartzeko eskatu diete, boletoaren benetakotasuna egiaztatzeko eta, eta hala badagokio, dirua itzultzeko edo partaidetza aldatzeko.
Boletoak baliogabetzearekin batera, dagokion salaketa egin du Touringek ertzain etxean.
