Animazio estudioa izango da udalerria otsailean
Herriak egin du aukera eta marrazki bizidunak izango dira Inauterietako protagonistak.
Inauterietako gaia ezagutarazteko agerraldia.Herri Bizia Herriak erabaki du eta Errenteria-Orereta animazio estudioa bilakatuko da otsailaren 4tik 9ra bitartean, Inauterietan. Bost gai jarri zituen aukeran Inauterietako batzordeak eta marazki bizidunenak jaso ditu boto paper gehien. Zehazki, 451 boto jaso ditu marrazki bizidunen proposamenak, bigarren gaiarekiko alde nabarmen handiarekin, superheroi imaginarioak (134); hirugarren, mitologia izan da (120); laugarren, baratzea (70) eta bosgarren pintxoak (59).
Behin gaia aukeratuta, herritarrei, tabernei, saltokiei, eta kuadrillei dei berezia egin die marrazki bizidunen gaia ardatz hartuta euren mozorroa prestatzeko.
Pottokiak, Heidi, Dragoi Bola, Shin Chan, Asterix eta Obelix, edota etxera etorrita, aukera polita izan daiteke Bernardo Atxagak idatzitako Flannery eta bere astakiloak liburuan oinarrituta Juanba Berasategi eta Luis Goyak Jaizkibel ekoiztetxean Astakiloen abenturak eta kalenturak (1987) sortutako marrazki bizidunen telesailari keinu egiteko.
