Euskal Castellers tailerra, larunbatean

Erein elkarteak antolatu du eta Foru Plazan izango da, 11:30ean hasita.

Castellersak Lezon, irailean.

Pertsona dorreak egiteko tailerra antolatu du Erein elkarteak, zehazki, euskal castellers tailerra. Hilaren 21ean izango da hori, astelehenean, 11:30ean hasita Foru plazan. Euria egingo balu, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian egingo dute.

Antolatzaileek parte hartzera deitu dute, “giza dorreen mundua ezagutu, ondo pasa eta esperientzia paregabe batez gozatzeko aukera izango dugu”. Ekintza, adin guztietako pertsonentzat da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.