Kike Santiagok 'Luces de amor' liburua aurkeztuko du Mikelazulon
Hilaren 24an, asteartearekin izango da liburu aurkezpena, 19:30ean hasita.
Luces de amor liburua aurkeztuko du Kike Santiagok hilaren 24an, asteartea. Bertso libre eta gogoeten bilduma intimoa da Santiagoren lana, “maitasun galeraren, malenkoniaren, maite ditugunen hutsuneak uzten duen minaren eta egunsenti berri baten itxaropenaren artean samurtasunez mugitzen dena”.
Aurkezpenean Rina Diaz eta Junkal Ventureira izango ditu lagun, narratzaile ariko baitira. Musika ere ez da faltako aurkezpena laguntzeko eta Gaizka Mendibek harmonikarekin eta Antonio Perez teklatuarekin ariko dira. aurkezpena Mikelazulo Kultur elkartean —Beheko kalea 4— izango da 19:30ean hasita.
