Asteartean, Zirizako aparkalekuak 35 leku gutxiago izango ditu

Adinberriko lanak direla eta, Trintxerpeko aparkalekuko 35 leku inguru okupatuko ditu obren ardura duen enpresak. Eragindako lekuak libre utzi beharko dira asteleheneko 20:00etarako.

Adinberriko lanak direla eta, Trintxerpeko Zirizako aparkalekuko 35 leku inguru okupatuko ditu obren ardura duen enpresak asteartean (hilaren 24an). Enpresa horrek hormigoizko ponpa bat instalatzeko erabiliko du espazio hori, etorkizuneko zentroaren beheko solairuan zenbait lan egiteko.

Eragindako lekuetan aparkatzeko debekua astelehenean (hilaren 23an) hasiko da, 20:00etan. Okupazioa astearteko 06:30etik 17:00etara bitartean izango da. Lanak aurreikusitakoa baino lehen bukatzen badira, bukatu bezain laster utziko dira libre leku horiek. Asteburuan seinaleak jarriko dira, libre utzi behar diren plazak adierazteko.

Lanek irauten duten bitartean, aparkalekuko sarrera eta irteera irekita egongo direla adierazi du udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.