Kirol instalazioen "narriatzeari" aurre egiteko neurriak eskatu ditu PSE-EEk
Datorren astearteko plenoan aztertzeko mozioa aurkeztu du gaiaren gainean
Mikel Odriozola estadioaHerri bizia “Urgentziazko” neurriak eskatu ditu PSE-EEk Errenteria-Oreretako kirol instalazioen “narriadurari” aurre egiteko. Prentsa ohar bidez eman du eskaeraren berri, eta jakinarazi, datorren astearteko udalbatzaren osoko bilkuran mozioa aurkeztuko duela gairen bueltan. Berehalako konponketak egiteko eskatuko du mozioaren bidez, Mikel Odriozola estadioan eta fanderia zein Galtzarabordako kiroldegietan.
Sozialisten hitzetan mantenu faltagatik “kirolarien osotasun fisikoa arriskuan jar dezaketenak” dira lehentasunezkoak. Egoerarik kezkagarrienetako bat, Beraun auzoan kokatutako estadioan dagoela azaldu du: “Futbol zelaiko belardian akltxatako ilerak daude, baita zuloak edota belarra askatzen den eremuak ere. Horri aldageletako itoginak gehitu behar zaizkio, eta kirol pistaren hondatze esanguratsua”.
Fanderiako egoera ez dela hobeagoa adierazi du, “itoginak behin eta berriz azaltzen dira eta instalazio barruan kuboak jarri behar izaten dituzte; onartezina da egoera hau normalizatu izana eta berehala konpontzea exijitzen dugu”.
Bukatzeko, Galtzaraborda kiroldegia izan du hizpide; inbertsio falta salatu du horren kasuan, “nahiz eta bi agintaldi planetan txertatu den haren berritzea. Gaur gaurkoz egin gabe jarraitzen du”.
Hori horrela hiru eeskaera zehatz, sozialistek: Mikel Odriozola kirol instalazioak urgentziaz konpontzea, joko zelaiari arreta berezia eskainita; Fanderian dauden itoginak eta ura sartzeak behin betiko konpontzea; eta gehienez ere hiru hileko epean Galtzarabordao kiroldegiaren gaineko diagnostiko tekniko integrala egitea behar dituen inbertsioak jakin eta lehenesteko.
