Sokatira txapelketa herrikoira gerturatzeko deia egin du udalak
Euskararen Egunaren Hamabostaldiaren barruan egingo dute bigarren sokatira herrikoiaren txapelketa, igandean.
Iazko Sokatira Herriko txapelketako irudi bat. Sokatira txapelketa herrikoiaren bigarren ekitaldia antolatu dute iganderako, hilaren 22rako. Iaz bezala, Euskararen Egunaren harira antolatutako Hamabostaldiaren barruan antolatu dute lehen ekitaldiak izan zuen arrakastaren ondotik. 11:00etatik 13:00etara egingo dute txapelketa Agustina Otaola pilotalekuan eta ez da abilezia berezirik behar, helburua giro paregabea sortu eta ongi pasatzea delako euskarari hauspoa eman bitartean.
Parte hartuko duten taldeak, ondokoak: Arkaitza taberna, Tomaxi, Galazko Solomoak, Zamalbide Bentak, Koldokide I, Koldokide II, eta Sorgin zulo.
Sokatira tiraldiez gain, atseden uneak ere egingo dituzte eta horietan conquis saioa gogora ekarriko duten hainbat jolas egingo dituzte. Horietan haurrek, eta frontoira gerturatzen diren pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Proba horietan banatzeko sari ugari izango direla baita zozketak ere azaldu du udalak, eta herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldiaz gozatzera.
