35 familiekin hasi du ikasturte berria Familia Lagunak
Urtero bezala, programako lantaldeak aholkularitza, topaguneak, aisialdi jarduerak eta baliabide ugari eskainiko ditu.
Familia Lagun programaren seigarren ekitaldia, martxan Familia Laguna programaren seigarren ekitaldia martxan da. Joan den asteazkenean egin zuten aurkezpen topaketa Joxepa Antoni Aranberri anitzenean. Bertan izan ziren familiak zein programaren parte direnak, baita Aizpea Otaegi, alkatea, eta Kultur Aniztasun sailetik Itsaso Cruz zinegotzia eta Samira Goddi udal teknikaria. Koldo Mitxelena eta Cristobal Gamon ikastetxeetako zuzendaritzetako kideak ere bertan izan ziren, programari babesa ematen eta familien konpromisoa eskertuz.
Guztira, 35 familiek ekin diote ikasturte berriari, eta datozen hilabeteetan gehiago batzea aurreikusi dute programaren arduradunek, eskola eta udalerri mailan gertutasunezko kulturarteko harremanak eraikiz. Urtero bezala, programako lantaldeak aholkularitza, topaguneak, aisialdi jarduerak eta baliabide ugari eskainiko ditu.
Hurrengo hitzordua abenduaren 2an izango da, eta bertan prestakuntza labur bat eskainiko dute gertutasunezko harremanen eraikuntzari eta kulturarteko loturak sortzerakoan kontuan hartu beharreko gako nagusiei buruz.
