Auzoak berroneratzearen gaineko topaketa Agustinak Zentroan

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) Gipuzkoan duen ordezkaritzako Kultura Batzordeak antolatu du.

Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak EHAEO Errenteria-Oreretan itxiko du urteko jardunaldien zikloa. Zehazki  elkargo horrek Gipuzkoan duen ordezkaritzako kultura batzordeak auzoak berroneratzeari buruzko topaketa antolatu du ostegunean, hilak 26an, Agustinak Zentroan. Topaketa 18:00etan izango da eta Emilia Roman eta Esther Zarrabeitia arkitektoek emango dituzte gakoak, Olatz Grijalba arkitekto doktoreak gidatutako mahai inguruan.

Agustinak Zentroak hartuko duen saioarekin bukatuko dute aurtengo ekitaldiari dagokion Gipuzkoako etorkizuneko lurralde eta hiri ereduari buruzko hausnarketa eta eztabaida zikloa. jardunaldian hiri berroneratze prozesuek auzoetako bizi baldintzak hobetzen nola lagundu dezaketen aztertuko dute. Hainbat arloetatik aztertuko dute gaia: hirigintza eta arkitektura diseinua;  elkarlaneko kudeaketa ereduak; eta finantzazio tresnak. Helburu nagusia behar sozial handienak dituzten eremuetan arreta berezia jarriko duten esku hartze integralak bultzatzeko gakoak eta aukerak identifikatzea izango da.

Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da, egin klik hemen. Topaketa bukaeran mokadutxoa eskainiko diete bertaratutakoei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.