Bost gai proposamen Larunbatgorrirako

Lezoko inauterietako larunbatean herria girotzeko bost gai proposatu ditu Jai Batzordeak: 'Filmak', 'Festak', 'Lanbideak', 'Munduko Dantzak', eta 'Musika 'Taldeak.

'Kirolak' izan zen 2026ko Larunbatgorriko gaia.

2027ko otsailaren 4tik 9ra izango dira 2027an Lezoko inauteriak. Trapujale eta enparauak izaten dira Lezoko inauteriei izaera ematen diotenak, baina mozorroen festako larunbatean, Larunbatgorrin, gai zehatz baten arabera eraldatzen da herria. 2026ko gaia Kirolak izan ziren; 2027koa erabakitzeko bozketa antolatu du Lezoko Jai Batzordeak, bost gairen artean aukera dezakete herritarrek: Filmak, Festak, Lanbideak, Munduko dantzak eta Musika taldeak dira.

Bost gai horien artean gustukoena erabakitzeko galdetegia abiatu dute batzordekideek. Lezoko Udalaren webgunetik irits daiteke boskote horretako bat hautatzeko eskumena ematen duen eremura. Erne: bihar (hilak 24, asteartea) bukatuko da herri demokrazia festazale ariketa egiteko epea.

Baliatu esteka hau botoa emateko galdetegira joateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.