MiniGarbigunea du Lezok

Karlos Saldise plazan jarri dute etxeko tamaina txikiko hondakin bereziak gaika biltzeko zerbitzu iraunkorra.

Jada jarrita dago MiniGarbigunea, Karlos Saldise plazan.Lezoko Udala

Tamaina txikiko etxeko hondakin bereziak gaika biltzeko gune iraunkorra izango du Lezoko aurrerantzean, MiniGarbigunea. Hala, pintura poteak, metalezko gaiak (lapikoak, zartaginak eta antzekoak), etxetresna elektriko txikiak (plantxak, irabiagailuak…), gailu informatikoak (pantailak, teklatuak, saguak…), askotariko bonbilla eta fluoreszenteak, inprimagailuen kartutxo eta tonerrak, edo kafe kapsulak era erosoan uzteko aukera izango dute aurrerantzean lezoarrek MiniGarbiguneari esker. Karlos Saldise plazan jarri du Lezoko Udalak.

Izenak grafikoki azaltzen duen bezala, Garbiguneen funtzioa beteko du hondakinak biltzeko zerbitzu berriak, baina tamaina horiek baino tamaina txikiagoa du. “Garbiguneen zerbitzua herritarrengana hurbiltzea du helburu”, azaldu du udalak. Zerbitzu hurbil hori gaur arte furgoneta ibiltariak eman du, baina udalak eta San Marko Mankomunitateak erabaki dute zerbitzua iraunkorra izatea, ordutegirik gabekoa, eta finkoa kokapenean.

Hala ere, trantsizio aldi bat aktibatu dela esan dute bi erakundeek, hau da, 2027ko martxora arte bai MiniGarbigunearen nahiz furgoneta ibiltariaren aktibatuta izango dira; ordutik aurrera Karlos Saldise plazako gunea izango da soilik erabilgai. Martxora arteko tarte horretan MiniGarbigunearen gaineko informazioa ere emango dute furgoneta ibiltariko arduradunek.

“Hondakin horiek behar bezala kudeatzea garrantzitsua da”, esan du udalak, “beste hondakin birziklagarri batzuk kutsa ez ditzaten eta ingurumenari kalterik eragin ez diezaioten”. Horregatik, hondakin bakoitza dagokion edukiontzian uztea eta edukiontzietatik kanpo hondakinik ez uztea eskatu diete herritarrei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.