Murua eta Arzallusen abantaila itzuliko partidarako

Gipuzkoako Gomazko Paletako Bigarren Kategorian fin ibili dira EPLEkoak asteburuan. Kategoria mantentzea dute jokoan.

Kerman Murua joan den larunmbatean Agustina Otaola pilotalekuan.

Asteburuan fin Murua eta Arzallus Gipuzkoako Gomazko Paletako Bigarren Mailako txapelketan. Joaneko partida jokatu zuten etxean eta 25-20 irabazi zuten Eibar 1 kluba. Oso aurretik joan ziren EPLEkoak, 18-9, baina eibartarrak suspertu, eta 20na berdintzera ere heldu ziren. Azken partizala 5-0koa etxekoen aldekoa izan zen, eta partida irabazi zuten.

Abantaila hori baliatuko dute orain asteburuan jokatu den itzulikoan; bigarren kategorian mantentzea dute jokoan.

Modalitate eta kategoria berean aritu den EPLEko beste bikoteak ez dio eutsi mailari. Duela bi asteburu jokatu zuten finala etxean Gorka eta Iñigo Mitxelena anaiek (M. Aranbururen ordez aritu zen Iñigo Mitxelena), partida ona egin bazuten ere, ez baitzen nahikoa izan garaipena lortzeko Agustina Otaola pilotalekuan jokatutako partidan.

Hirugarren kategorian aritu diren bi taldeak, Azikorreta, Urruzoka eta Arregik osatutakoa bata, eta Salaberria eta Iñigo Mitxleenak osatua bestea, ez dute lortu igoera fasea jokatzeko finalera heltzea, oso ondo jokatu badute ere.

Ez da EPLE barruan gomazko paleta esku pilota, erreminta edota trinketea bezain ezaguna, baina klubak nabarmnen jarri du urrats txikiak egiten ari direla arlo horretan ari diren etxeko pilotariak hain ezaguna eta hain maila altukoa den modalitate horretako  federatutako lehiaketan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.